XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mamia mamituz

Lehenengo abenturaren amaieran gaude.

Agian oraindik abenturazaleen gauza askori buruz ez zara ohartu.

Ipuina birpasa dezagun, ea ondo jabetu zaren.

Koadernoan erantzun.

1. Zein egunetan aurkitu zuten etxe zatar hura?

2. Zer gordetzen zen ganbara abandonatu hartan?

3. Arropak janzterakoan nolako ispilua erabiltzen zuten?

4. Nolako argia erabili zuten eskutitza irakurtzeko?

5. Nori esan behar zioten eskutitzean aurkitutakoa?

6. Nortaz hasi zen Mikel gogoratzen? Zergatik?

7. Nork aukeratu zuen kaxa?

8. Zer egin behar zuten abenturatik irteteko?

9. Zenbat sarrera zuen kobazulo hark?

10. Nola bueltatu ziren berriro etxe zatarrera?

Konproba ezazu zuk ipinitakoa zure mahaikideek ipinitakoarekin.

0tik 5era erantzun egokiak:

Abenturazalea izateko memoria gehiago landu behar duzu.

5etik 7ra erantzun egokiak:

Abenturazalea izateko posibilitateak dituzu.

7tik 9ra: Zure etorkizuna abenturan dago.

10 erantzun egokiak:

Klubaren presidentea.

Abenturazaleak, erlojuaren kontrako borrokan, beti atera dira irabazle.

Froga ezazu zure trebetasuna: zer ordu da?

Seirak dira